viernes, 1 de marzo de 2013


Ostalaritzako greba

 

Gasteiz hiria banatuta dago: Arabako ostalaritzaren sindikatuek otsailaren 6tik 10era programatua greba orokorra iragartzen dute, saskibaloiko Errege Kopa izango den egunetan, hain zuzen ere. Gasteiz hirian grebaren  deialdi honek aldekoak eta aurkakoak ditu. Zergatik egitera deitzen dute  Arabako ostalaritzako sindikatuek greba bat? Zergatik ez dira heltzen akordio batera sindikatuak eta patronala?
 

Ene iritziz, Espainiako Konstituzioan agertzen denez, Ostalaritzako langileek grebarako eskubidea dute, are gehiago, langileek nahi dutenean egin dezakete.
 

 Lan protesta honen jatorria sindikatuek eta patronalak Arabako sektorearen hitzarmen ez zetozen dator kolektiboaren negoziaketa bat. Sindikatuek egungo hitzarmena mantentzea (uztailaren 7an amaitzen da) eskatzen dute eta bizirik jarraitzea berri bat hitzartu arte. Azkeneko hitzarmen kolektiboa 2010ean sinatu zuten.
 

Nire ustez, hitzarmen kolektiboa edukitzea beharrezkoa da, batez ere, langile guztiek arau berdinak izan ditzaten, beraz, haien artean desberdintasunak ez edukitzeko.
 

 Sindikatuek, aldiz, urtarrilean patronalak egindako proposamenak urtean 20.000 euro gordin irabazten dituen langile batentzat 506 eta 1.125 euro galtzea ekarriko lukeela salatzen zuten. Langileek ez dute erosteko ahalmena galdu nahi, berriz,  IPZ aren igoeraren antzeko soldata-igoera nahi dute.
 

Nik uste dut langileek erosteko ahalmen txikiagoa daukatela, gainera, erosten eta kontsumitzen dutena gero eta garestiagoa dago.
 

Azkeneko hitzarmen kolektiboa 2010ean sinatu zuten, Azkena Rock musika jaialdian greba orokorra egiteko mehatxua jaso ondoren.
 

Langileen eskubideen eskabidea lortzeko eta patronalak bere proposamena onartzera bultzatzeko ostalariek ez dute beste erremediorik, batez ere, kontutan hartzen badugu egun horietan Gasteizko hotel guztiak beteta egongo direla saskibaloia ospatzeko.
 

Egia da, batzuetan greba egiteak erruduna ez daukatenei mina egiten die, are gehiago, deialdi honek hiriaren irudiari kalte egiten dio Espainiako leku guztietatik jende asko saskibaloia ikustera etortzen delako.
 

Hala eta guztiz ere, Arabako ostalaritzako sindikatuak eta patronala akordio batera iritsi dira astelehen honetan, eta, horrek, langileen berresteko faltan, otsailaren 6tik 10era programatutako greba orokorra bertan behera utzi du. Sindikatutik azaldu dutenez, aurreakordioak indarrean dagoen egungo hitzarmen kolektiboaren luzapena dakar 2015eko abenduaren 31era arte.

1 comentario:

  1. Oso ondo Nerea! Saiatu letra tamaina handiago ipintzen, ezin dut ondo irakurri eta.

    ResponderEliminar