lunes, 17 de junio de 2013
domingo, 5 de mayo de 2013
viernes, 1 de marzo de 2013
Ostalaritzako greba
Gasteiz hiria banatuta dago: Arabako
ostalaritzaren sindikatuek otsailaren 6tik 10era programatua greba orokorra
iragartzen dute, saskibaloiko Errege Kopa izango den egunetan, hain zuzen ere.
Gasteiz hirian grebaren deialdi honek
aldekoak eta aurkakoak ditu. Zergatik egitera deitzen dute Arabako ostalaritzako sindikatuek greba bat?
Zergatik ez dira heltzen akordio batera sindikatuak eta patronala?
Ene
iritziz, Espainiako Konstituzioan agertzen denez, Ostalaritzako langileek
grebarako eskubidea dute, are gehiago, langileek nahi dutenean egin dezakete.
Lan protesta honen jatorria sindikatuek eta
patronalak Arabako sektorearen hitzarmen ez zetozen dator kolektiboaren
negoziaketa bat. Sindikatuek egungo hitzarmena mantentzea (uztailaren 7an
amaitzen da) eskatzen dute eta bizirik jarraitzea berri bat hitzartu arte. Azkeneko
hitzarmen kolektiboa 2010ean sinatu zuten.
Nire
ustez, hitzarmen kolektiboa edukitzea beharrezkoa da, batez ere, langile
guztiek arau berdinak izan ditzaten, beraz, haien artean desberdintasunak ez
edukitzeko.
Sindikatuek, aldiz, urtarrilean patronalak
egindako proposamenak urtean 20.000 euro gordin irabazten dituen langile
batentzat 506 eta 1.125 euro galtzea ekarriko lukeela salatzen zuten. Langileek
ez dute erosteko ahalmena galdu nahi, berriz,
IPZ aren igoeraren antzeko soldata-igoera nahi dute.
Nik
uste dut langileek erosteko ahalmen txikiagoa daukatela, gainera, erosten eta
kontsumitzen dutena gero eta garestiagoa dago.
Azkeneko hitzarmen kolektiboa
2010ean sinatu zuten, Azkena Rock musika jaialdian greba orokorra egiteko
mehatxua jaso ondoren.
Langileen
eskubideen eskabidea lortzeko eta patronalak bere proposamena onartzera
bultzatzeko ostalariek ez dute beste erremediorik, batez ere, kontutan hartzen
badugu egun horietan Gasteizko hotel guztiak beteta egongo direla saskibaloia ospatzeko.
Egia
da, batzuetan greba egiteak erruduna ez daukatenei mina egiten die, are
gehiago, deialdi honek hiriaren irudiari kalte egiten dio Espainiako leku
guztietatik jende asko saskibaloia ikustera etortzen delako.
Hala eta guztiz ere, Arabako
ostalaritzako sindikatuak eta patronala akordio batera iritsi dira astelehen
honetan, eta, horrek, langileen berresteko faltan, otsailaren 6tik 10era
programatutako greba orokorra
bertan behera utzi du. Sindikatutik azaldu dutenez, aurreakordioak indarrean
dagoen egungo hitzarmen kolektiboaren luzapena dakar 2015eko abenduaren 31era
arte.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)